Frantziar-kantabriar eskualdea iparraldeko Espainian dagoen Asturias eta hego-ekialdeko Frantzian dagoen Proventza arteko eskualdea izendatzeko arkeologian eta historian erabilitako terminoa da. Barnean egungo Euskal Herria ez ezik hegoaldeko Frantzia eta Bizkaiko Golkoaren ondoan dagoen iparraldeko Espainia ere badaude. Aditu batzuen arabera iparraldeko Katalunia ere eskualdeko zati bat izango litzateke.
Historiaurrean eskualdea homogeneotasun kultural handia izan zuen[1] eta litekeena da Goi Paleolitoan zehar Europako eskualderik populatuena izatea.