Freaky Friday (euskaraz Ostiral Frikia), 2003ko Mark Waters estatubatuarrak zuzendutako fantasiazko komedia film bat da. 1976ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere Mary Rodgers idazlearen 1972ko izenburu berdineko eleberrian oinarrituak. Jamie Lee Curtis, Lindsay Lohan, Harold Gould, Chad Michael Murray eta Mark Harmon aktoreek antzeztu zuten.