Fredric March (Racine, 1897ko abuztuaren 31 – Los Angeles, 1975eko apirilaren 14a) aktore estatubatuarra izan zen. Benetako izena Ernest Frederick McIntyre Bickel zuen eta Racinen, Wisconsinen, munduratu zen. Oinarrizko ikasketak eginda, Wisconsin-Madison unibertsitatean jardun zuen. Banku batean ekin zion lanari, baina apendizitis larri batek zer pentsatu eman zion eta bestelako beharra nahi zuela erabaki zuen. Figurazio eta estra lanetan ibili zen hainbat filmetan 1920an hasita, eta 1926an Broadwayra jo zuen, handik gutxira Paramount Pictures konpainiarekin sinatzeko.