Freskagarriak normalean karbonatoa eta azukrea erantsi zaien edari hotzak dira. Hala ere, ez dute zertan beti karbonatoa eta azukrea eraman. Alkohola duten edariak ere (garagardoa edo sagardoa esaterako) freskagarriak dira, alegia freskatu egiten dute, baina gehienetan ez dira kontuan hartzen freskagarriez hitz egitean. Gauza bera gertatzen da karbonato edota azukre erantsirik ez daukaten beste edari hotz batzuekin, esaterako zukuak edo irabiakiak.
Edari beroak (kafe beroa, txokolate beroa, te beroa) ez dira freskagarritzat hartzen.