Espainiako II. Errepublika garaian, 1936ko hauteskundeetan ezkerreko alderdiek Fronte Popularra izeneko koalizioa osatu zuten. Horrela hauteskundeak irabazi ahal izan zizkieten bananduta aurkeztu ziren eskuindar alderdiei. Espainiako garai hartako biztanleriaren polarizazioaren erakusgai izan ziren hauteskundeok, ezkerrak botu kopuru txikiaz garaitu baitzituen eskuindar alderdiak.
Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, [1] Errepublikako presidente eta Santiago Casares Quiroga gobernuburu izendatu zituzten.
Gobernu berriak hainbat helburu zuen:
- Eskuineko gobernuarren errepresioaren biktimentzako amnistia.
- Konstituzioarenganako begirunea.
- Erreforma fiskala.
- Nekazari pobre eta behe mailako sektoreen egoera hobetzea.
- ↑ Azaña