Fruitu melatu

Fruitu melatu
litxarreria, Kontserba eta Urineko
Materialakfruitua
azukrea
Osagaiakfruitua

Fruitu melatu edo azukreztatua[1] barruko hezetasuna gal dezan, almibarretan murgildu eta ondoren prestatzen den fruitua da. Horrela usteltzeko arriskurik gabe kontserbatu daiteke. Fruitu melatuak zenbait opil egiteko erabiltzen dira, eta ohikoa da espainiar Gabonetako gozogintzan.

Datilak, gerezi marraskinoak, pinaburuak eta jengibrea melatu ohi dira. Pikuak, mertxikak, abrikotak, udareak, sagarrak eta garrazkiak ere ondo kontserbatzen dira.

  1. «confitar» Zehazki - UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-03-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne