Furgoneta

Volkswagen Crafter furgoneta baten irudia.

Furgoneta Ibilgailu motorduna da, neurriz automobilaren eta kamioiaren artekoa, batez ere salgaiak errepidez garraiatzeko erabiltzen dena.[1]

Furgoneta batek atzeko aldean forma ortogonaleko eta teilatupeko zama-eremu bat du. Pickup kamioneta bat eta lur orotako ibilgailu bat baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Kasu batzuetan, zama-eremu horretan jendea garraiatzeko asentu-lerroak ditu, eta beste batzuetan aldiz, hutsik egoten da objektu handiak garraiatzeko helburuarekin. Azken kasuan, alboetako beirak txapekin ordezkatzen dira.

Atzeko atea normalean irekiera horizontaleko bi orrikoa izaten da. Furgoneta bat automobil bat eta monobolumen bat baino altuagoa izan ohi da. Monobolumen batekin konparatuz gero, asentuen posizioa tente eta altuagoa izaten da, eta muturra motzagoa. Mugimenduaren trakzioa gehienetan aurrekoa izaten da, eta, kasu batzuetan, aurreko jarlekuen azpian egoten da, luzera osoa txikiagotzeko.

Renault Kangoo

Furgoneta txikienak, mikrofurgonetak, merkantziak edo pertsonak kantitate txikitan garraiatzeko erabiltzen dira. Bidaiarientzako eserlekuak dituzten furgoneta handienak helburu instituzionalerako erabiltzen dira, esaterako, ikasleen garraioa burutzeko. Aurreko jarlekuak dituzten furgoneta handienak merkataritza-xedeetarako eta ondasunak eta ekipoak garraiatzeko erabiltzen dira maiz. Telebista kateek estudio mugikor gisa adibidez, altzariz hornitutako furgonetak erabiltzen dituzte. Posta-zerbitzuek eta mezularitza-enpresek esaterako, furgoneta handiak erabiltzen dituzte paketeak emateko.

Volkswagen Transporter da munduko furgoneta ezagunenetako bat.

  1. «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne