Futbol gaeliko | |
---|---|
![]() | |
Jatorrizko izena | Peil Ghaelach, Caid edo Gaelic Football |
Ezizenak | Caid, Football eta Gaelic |
Erakundea | Gaelic Athletic Association (GAA) |
Lehen partidua | 1885 |
Taldeak | 2.500etik gora |
Herrialdea | Irlanda |
Liga Nagusia | National Football League |
Webgunea | http://www.gaa.ie/ |
Futbol Gaelikoa (irlanderaz Peil Ghaelach edo Caid, ingelesez Gaelic Football) nagusiki Irlandan jokatzen den kirola da. Irlandako kirol zaletuen artean, ospetsu, jarraitu eta herrikoiena da, hurlingarekin batera.
Futbol gaelikoa 15 jokalariz osatutako taldeekin jokatzen da, belarrezko zelai laukizuzenetan, eta ateek H itxura dute (errugbiko ateen antzekoak dira baina azpian sare bat dute, futbolekoen antzera). Jokoaren helburu nagusia puntuak lortzea da, baloia ostikoz edo eskuekin joz aurkariaren atean sar dadin. Norgehiagokaren amaieran puntu gehien duena irabazlea da.
Jokalariak zelaian aurrera doaz, baloia eskuz eraman dezaketela, ostikoz jo edo bere taldekideen artean elkar-pasatuz.
Futbol gaelikoa Gaelic Athletic Association (euskaraz "Elkarte Atletiko Gaelikoa") erakundeak arautzen dituen lau kiroletako bat da. Erakunde hori Irlandako mota horretako ospetsu eta handiena da. Arau zorrotzak ditu jokalarien baldintza amateurrari dagokionez eta kirolaren gailur nagusia All-Ireland Football Final da, Irlandako konderrien arteko urteko final nagusia. Uste denez, jokoa Caid izeneko irlandar antzinako futboletik eratorria omen da. 1537an jokatzen omen zen, nahiz eta gaur egungo jokoa eta bere araudia 1887an sortu.