GOR | |
---|---|
Sortze urtea | 1991 |
Egoera | Aktiboa |
Banatzailea | Gor Banaketak |
Generoa(k) | punk ska heavy pop rock dance |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Kokapena | Iruñea, Nafarroa |
Webgune ofiziala | http://www.gordiscos.com/index.php?hizk=eu |
GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako diskoetxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...
Diskoetxe honek Euskal Herriko talde ospetsuenetako batzuekin egin du lan, Berri Txarrak edo Skalariak kasu. Baina, aldi berean, mota guztietako rock talde gazte frankori lagundu die lehendabiziko ataletan. Izan ere, azken urteotan Iruñerrian rock talde andana sortu dira.
Haren jarduera lau ataletan banatzen da:
2023ko maiatzaren 8an, Patxi Goñi diskoetxeko arduradunak iragarri zuen erretiroa hartuko zuela eta, ondorioz, urte horretako udazkenean itxiko zutela konpainia.[1][2]