GPS hargailua sakelako gailua da, posizio geografikoa (longitudea eta latitudea) metro gutxi batzuetako errorearekin ezagutzeko aukera ematen duena, GPS teknologia erabiliz.[1] Poltsikoko mapen ordezkoak dira. Normalean gailu hauek erreferentziako denbora zehaztasun handiz ezagutzeko aukera ematen dute.[2] Gaur egun gailu hauek hain txikiak dira poltsikoan eraman ditzaketenak.