GR286 edo Araindarri Hiru Tenpluen Ibilbidea Gipuzkoako hiru erlijio eraikin nabarmen zeharkatzen dituen turismo ibilbidea da. Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Arazko natura parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatuz. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraizko eta Aizkorri-Aratzeko harriek iraganeko garaien oihartzunak ekartzen dituzte; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak ematen dituzte; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta adierazten dute. Gutxi gorabehera 65.9 kilometroko luzera du.[1][2][3]