Gabial | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Crocodilia |
Familia | Gavialidae |
Generoa | Gavialis |
Espeziea | Gavialis gangeticus (Gmelin, 1789)
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Gabiala (Gavialis gangeticus) Gavialidae familiako narrastia da, 5-6 m inguru luzekoa, Gavialis generoko espezie bakarra.
Mutur luzea eta estua du, baina ahoa oso zabalkorra du. Giltzadurarik gabeko azal-oskola du gaineko aldean, oliba-kolorekoa. Arrainak janez elikatzen da, eta arrautzak erruteko bakarrik irteten da uretatik. Ez dio gizakiari erasotzen.
Indiako Ganges, Brahmaputra eta Indus ibaietako gune zingiratsuetan bizi da, eta Birmaniako mendebaldekoetan. Animalia sakratutzat hartzen dute lurralde horietan. Espeziea galtzeko arrisku bizian dago.