Gabriel Maura Gamazo politikari eta historialari espainiarra izan zen. Antonio Maura politikari kontserbadore ospetsuaren semea izan zen, eta hainbat aldiz Gorteetako diputatu eta Erresumako senatari izan zen. Historialari gisa lan ugari egin zituen.