Gabriel (goiaingerua) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Irailaren 29 | |
Gradua | komandante buru |
Gabriel juduen, kristauen eta musulmanen erlijioetan, hiru goiaingeruetako bat da, gizakiekin komunikatzen dena Jainkoaren aginduz. Danielen Liburuaren arabera, igarkizunak eta profeziak argitzen zituen. Lukasen ebanjelioan, Zakariasi Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri zion eta Mariari, Jesusena. Koranean Mahomari bere bokazioa iragarri zion aingerua da.
Juduen beste hainbat liburu eta idatzitan ere agertzen da. Adibidez, Henoken liburuan.
Kristau eliza askok Santu gisa hartzen dute Gabriel (besteak beste ortodoxoek, katolikoek, luteranoek eta anglikanoek).[1]
Yezidien erlijioan ere agertzen da Gabriel, eta Zazpi Misterioetako bat dela uste dute. Jainkoak zazpi hauei eman zien mundua. Sarritan, Melek Taus goiaingeruarekin nahasten dute Gabriel.[2]