Gabriel Byrne | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dublin, 1950eko maiatzaren 12a (74 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | Brooklyn Dublin | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Áine O'Connor (en) ![]() Ellen Barkin (1988ko irailaren 18a - 1999ko maiatzaren 26a) Hannah Beth King (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University College Dublin Ardscoil Éanna (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, autorea, idazlea, aktorea eta telebista-aktorea | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Gabriel James Byrne (irlanderaz: Gabriel Séamas Ó Broin; Dublin, Irlanda, 1950ko maiatzaren 12a), Golden Globe sariaren irabazle, Emmy eta Tony sarietara izendatua izandako aktore eta zuzendari irlandarra da. Horretaz gain, filmetako narratzaile ahotsa ere jarri izan ohi du, Oscar sarietara ere izendatua izan da filma ekoizle eta idazle bezala, bai eta Grammy sarietara izendatua filma narratzaile bezala. Bere aktore ibilbidea Focus Theatre antzokian hasi zuen, gero 1979an Londresko Royal Court Theatre jarraitzeko. Byrneren telebistako debuta The Riordans irlandar telesaioan izan zen eta Bracken sailean. Aktore honek hogeitamabost filmetako paper nagusia lortu du, adibidez filma hauetan: The Usual Suspects, Miller's Crossing eta Stigmata, azken filma honen bigarren zatia idazteke dagoelarik. Byrneren izena Oscar sarietara izendatuak izan diren filmetako kredituetan ere ikusi ahal izan dugu, adibidez In the Name of the Father filman. Bidenabar, kritikariek asko goraipatu dute Golden Globe sarien irabazle eta Emmy sarietara izendatua izan den In Treatment draman Byrnek duen Dr. Paul Weston arazotsuaren antzezlana bikaina.