Gainerretzea edo gratinatzea labean egosi ohi diren jakiei aplikatutako sukaldeko teknika da. Teknika elikagaien kanpoko geruza bero-iturri bizi batean jartzean datza, kurruskaria eta urre kolorekoa izan dadin. Gainerretzearen helburua prestatutako janaria usain gozoetan babesten eta mantentzen duen kanpoko geruza bat egitea da.