Gaixotasun baskular | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun kardiobaskularra |
Espezialitatea | angiologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | I60-I89 |
GNS-9-MK | 430-458 |
MeSH | D014652 |
Disease Ontology ID | DOID:178 |
Gaixotasun baskularra, baskulopatia edo odol-hodietako gaixotasuna edozein motatako odol-hodik, arteriak, benak edo kapilarrek jasandako kalteak dakarren gaixotasuna da. Arteriosklerosia da baskulopatiarik garrantzitsuena, baina badaude beste motatakoak ere, besteak beste arteria-hipertentsioa, diabetesa, prozesu autoimmuneak, jalkitze-prozesuen ondorioz sortutako gaixotasunak, prozesu birikoak eta transplanten ondorioz sortutako errefusa.[1] Herrialde garatuetan heriotzen %30aren kausa dira.