Gaixotasun arraro

Alboko esklerosi amiotrofiko, gaixotasun arraro bat, sufritzen duen Stephen Hawking, Jerusalemen.

Gaixotasun arraro bat populazioaren kantitate murriztu batek sufritzen duen gaixotasunari deritzogu. Europan adibidez, gizartearen %0,05 bati eragiten diote. Estatu Batuetan, berriz, 200.000 gaixo baino gutxiago dituenak dira. Beste alde batetik, gaixotasun arraroen eguna otsailaren 28an da. Espainiar estatuko gaixotasun arraroen erakundeak FEDER du izena. Munduko Osasun Erakundeaen datuek esaten dutenez, 7000 gaixotasun arraro daude une honetan. Eta populazioaren %7ari eragiten diote.

Ez dago mundu osoan zehar adostuta dagoen definiziorik. Baina normalki, arrarotzat hartzen diren gaixotasunak, genetikoki heredatzen dira edo genetikan gertatzen diren aldaketen erruz agertzen dira. Gainera, gaixotasun arraro ia guztiek ez dute botika edo sendagai eraginkorrik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne