Sir Galahad[1] (ingelesez: Galahad, ˈɡæləhæd ahoskatua; galesez: Gwalchavad; frantsesez: Galaad) Arturo erregearen Mahai Borobileko zaldun bat da, baita kondaira arturikoetan Graala lortu zuen hiruretako bat ere. Lantzelot Aintzirakoa eta Elaine Carbonekekoaren seme sasiko bat da, eta bere ausardia eta garbitasunagatik ezaguna da. Bera da, beharbada, kondaira arturikoetan Jesusen irudikapena. Bere lehen agerpena Lantzelot-Graal zikloan da, eta bere istorioa Vulgata ondorengo zikloa eta sir Thomas Maloryren Arturoren heriotza bezalako lanetan berrartzen da.