Galaxia-talde bat galaxia-agregazio bat da, grabitazioak elkartutako 50 bat kide edo gutxiago dituena. Horietako bakoitza, gutxienez, Esne Bidea bezain argitsua da (gure eguzkiaren argitasuna halako 1010, gutxi gorabehera), galaxia-bilduma handiagoei galaxia-kumulu deritze.[1][2] Galaxia-taldeak eta -kumuluak galaxia-superkumuluetan bil daitezke.
Esne Bidea Talde Lokala izeneko galaxia-talde baten parte da.[3]