Galdu-irabazien kontua, ekonomian, enpresa batean ekitaldi ekonomiko batean emaitza fiskala jasotzen duen agiri ofiziala da, tokiko ogasunak plazaratzen duena; irabazi eta galeren iturriak era laburrean adierazten ditu, ordaindu beharreko zerga kalkulatze aldera. Ez da mozkin-kontuaren berdina, azken hori enpresak berak kalkulatzen duelako. Emaitza kalkulatzeko ekitaldiko sarrera eta gastu guztiak hartzen dira kontuan, aintzatespen eta balioespen arauetan ezarritakoaren arabera zuzenean ondare garbira egotzi beharrekoak izan ezik. Aldi berean, emaitzen kontuan enpresaren jarduera edo esplotazioagatik izandako emaitzak eta bestelako emaitzak bereizten dira, kudeatzaileak enpresako atalen araberako informazioa izan dezan. Galdu-irabazien kontuak beste izen batzuk hartzen ditu ere kontabilitatean, hala nola, emaitzen kontua edo esplotazio-kontua. Emaitzen kontua ez da enpresak nahitaez aurkeztu beharreko agiria izaten, baina garrantzitsua da enpresak erabakiak hartzeko informazio egokia izateko.
Galdu-irabazien kontuan bi emaitza mota daude: ustiapeneko emaitza eta finantza emaitza.