Galia zelta

Galia zelta
Motaeskualde kultural
Geografia
Honen parte daGalia
Julio Zesarren terminologia erabiltzen duen Galiaren mapa, Gustav Droysen[1] historialariaren arabera. Galia zelta berdez inguratua dago.

Galia Zelta edo Galia Zeltikoa (latinez: Celtica edo Gallia Celtica) Galietako hiru eskualde nagusietako bat izan zen, Julio Zesarren Galietako gerrari buruzko iruzkinak (K.a. 58–51/50) azaldu zuenez.

Galia Zeltan zeltak bizi ziren, erromatarrek beren hizkuntzan galiarrak (galii) izendatzen zituztenak. Gaur egun, Frantzia (Senatik Garonara), Suitza, Luxenburgo eta Rin ibaiko mendebaldeko ertzean dagoen Alemaniari dagokie. Julio Zesarren testigantzaren arabera, akitaniarrak eta belgak (belgae) galiarrengandik bereizten ziren. Gaur egun akitaniarrak aitzin euskalduntzat hartzen dira, baina belgen etnizitatea, berriz, lausoagoa da oraindik ere, azken horiek, seguruenik, populazio zeltak, germanikoak eta «ipar-mendebaldeko blokea» izeneko hirugarren taldekoak biltzen baitzituzten bere baitan.

  1. Gustav Droysens (1886) : Allgemeiner historischer Handatlas in 96 Karten mit erläuterndem Text Bielefeld [u.a.]: Velhagen & Klasing, S. 16

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne