Galiziako eskualdeak

Galiziako eskualdeen izenak.
Galiziako eskualdeen mapa mutua.

Xuntako 65/1997 dekretuaren arabera Galizia ofizialki 63 eskualdetan banatuta dago, hauetatik 18 Coruñakoak dira, 13 Lugoak, 12 Ourensekoak eta 10 Pontevedran kokatuta daude.

Terra Cha da azalera zabalena daukana, bigarrena Lugokoa eta hirugarrena Os Ancares. Azalera txikiena Murosko eskualdeak du, bigarrena O Morrazok eta hirugarrena O Sarek.

Vigoko eskualdea da biztanle gehien daukana, bigarrena Coruñakoa eta hirugarrena Ferrolgoa. Biztanle gutxien daukana Terra de Caldelas, bigarrena Terra de Trives eta hirugarrena Meirakoa.

Ordenatuta agertzen dira probintzia bakoitzean biztanleen kopuruaren arabera, gehien daukanatik gutxienera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne