Galleta

Galleta
Gurinezko galleta laukiak.
EskualdeaPersia[1]
Osagaiakirina, gurina, arrautza eta azukrea

Galleta[2] (frantsesetik: galette, hots, "opila") jaki zapala, trinkoa eta neurri txikikoa da, labean egiten dena irinez, gurinez, arrautzez eta azukrez osatutako ore batekin. Oro har, azkenburukoetan, askarian edo kafetan jaten dira. Galleta motaren arabera hainbat izen izan ditzake: pastak[3] (edo pasta lehorrak), bixkotxak[4], cookieak eta abar.

Oinarrizko osagaiei beste osagai batzuk ere gehitzen zaizkie: fruitu lehorrak, fruitu azukreztatuak, txokolate estalkiak, koko birrindua, osagai lurrintsuak. Galletek ez dute legamiarik eramaten. Galletak egiteko irina ahula edo erdi mailakoa izango da, inoiz ez irin indartsua. Gehiegi oratzen ez denez, azukrea, jeneralean, hauts eginda gehitzen zaio. Pastak egiteko koipe gisa gurina edo txerri gantza erabili izan da. Arrautza osoak edo gorringoak bakarrik erabiltzen dira.

  1. Whatscookingamerica.net. History of Cookies - Cookie History. .
  2. «galleta» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  3. «Pasta». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-10.)
  4. «Bixkotx». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-05-10.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne