Galloway | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°03′N 4°08′W / 55.05°N 4.13°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Dumfries eta Galloway |
Galloway (Eskoziako gaeleraz: Gall-Ghàidhealaibh, latinez: Gallovidia)[1] hego-mendebaldeko Eskoziako eskualdea da, Wigtownshire eta Kirkcudbrightshire konderri historikoak biltzen zituena.
Galloway toponimoa gaelerazko i nGall Gaidhealaib ("Gall Gaidheilen artean").[2] hitzetik dator. Gall Gaidheil euskaraz "atzerritar Gaidheil" esan nahi du, izan ere, Erdi Aroan bertoko biztanleria eskandinaviar eta galeikoen gurutzaketa izan zen.
Mendebaldean eta hegoaldean itsasoa, iparraldean Gallowayko muinoak eta ekialdean Nith ibaia bere mugakideak dira; Cree ibaiak Kirkcudbrightshire eta Wigtownshire "barneko" muga osatzen du.