Galtzadarri

Galtzada-harrizko zoladura.
Galtzada-harriak jartzen Vence-n, Frantzia.
Galtzada-harri paleta.

Galtzadarria edo galtzada-harria paralelepipedo forma duen harri landua da, harbideak lauzatzeko erabiltzen dena.

Galtzadarrizki zoladurak egiteko gehien erabiltzen den materialetako bat granitoa da, lan egiteko duen erraztasunagatik eta erresistentziagatik, baina batez ere basaltoa erabiltzen da, gogorra izateaz gain, basaltoko harrietan ebaketak erraz egiten direlako[1].

Galtzada-harrien neurriak 20 cm luze eta 15 cm zabal izan ohi dira, izan ere, neurri hauek esku bakarrez maneiatzea errazten du.

Galtzada-harriz osatutako zoladurak egiteko lehendabizi hondar edo hartxintxarrezko geruza bat ezartzen da, honen gainean zementuzko geruza mehe bat jar daiteke eta ondoren, ilara paralelotan gehienetan, galtzada-harriak jartzen dira. Bukatzeko galtzada-harrien arteko hutsuneak bete egingo dira.

Italian, erromatar inperioko errepideek basalto zilindro formako blokeekin eraiki zituzten eta, horrela, zoladurak kolore beltza hartzen zuen.

  1. Salvat hiztegia entziklopedikoa, 1967, 12. edizioa, II. Liburukia, 19. or. 545.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne