Galway Gaillimh | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Postakodea | H91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°16′22″N 9°02′30″W / 53.2729°N 9.0418°W |
Altuera | 25 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 85.910 (2022) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 091 |
Galway (irlanderaz Gaillimh ⓘ) Irlandako mendebal kostaldeko hiria da, Connachteko probintzia historikoan. Hiria, Galwayko Konderriaren hiriburua da. Galway badiaren kostaldean kokatzen da.
Galway badiako ipar-mendebaldeko txoko batean kokatzen da. Corrib ibaiak gurutzatzen du hiria han itsasoratzeko. Hiri gazte eta dinamikoa da, Europar Batasuneko biztanle hazkunde handienetakoa duen hiria, bere biztanleria gelditu gabe hazten doa, batez ere bertaratzen diren atzerritar langile eta ikasleei esker (horietako batzuk euskaldunak). Galway hiri unibertsitarioa da: bi unibertsitate ditu, Irlandako Unibertsitate Nazionala (Galway) eta MGIT.
Hiriak "City of Tribes" edo "Cathair na dTreabh" izena hartzen du (euskaraz "Tribuen Hiria"). Hiberno-Normandiar garaian bertako 12 Tribuek (merkatari anglonormandar familiak) hiriaren agintaritza eta kontrola baitzuten. "Tribu" izendapena Oliver Cromwell garaiko ezizena da eta gaur egun arte mantendu izan da.