Gamelana Indonesiako orkestra da (Javakoa eta Balikoa batez ere), gonga, xilofonoa, txirula eta antzeko tresnak jotzen dituzten 25-50 musikarik inguru osatuak. Antzerkian, erlijio-ospakizunetan eta abarretan aritzen dira eta bete behar duten eginkizunaren araberako osagaiak eta ezaugarriak dituzte. Saio horietan erritmo eta tinbre ugari lor daitezkeenez, aberastasun handikoak dira.