Ganga, meatzaritzan, mineral edo arroka gehienetan ez-metalikoa da, meategiko zainean mearekin batera agertzen dena. Mearekin batera erauzten da eta, geroago, zenbait prozeduraren bidez bereizten. Batzuetan, gangak ez du baliorik eta meatzaritzako hondakina da, eta beste batzuetan zenbait gai ateratzeko erabiltzen da.[1]
Zenbaitetan, meatzaritzako lanetan sortutako hondakinak izendatzeko ere erabiltzen da hitza.