Gaoth Dobhair | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Ulster |
Konderria | Donegal konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°03′03″N 8°14′08″W / 55.050941°N 8.235626°W |
Altuera | 32 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 4.065 (2002) |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia | 074 95 |
Gaoth Dobhair, ingelesez Gweedore, Irlandako ipar-mendebaldeako Donegalgo konderrian dagoen udalerri bat da, 2002an 1.400 biztanle zituen. Inguru guztia kontuan hartuta, 5.000 pertsona bizi dira han. Bertako kaitik kilometro eskasera Gola uhartea kokatzen da.
Gaeltachten barruan dagoen leku esanguratsua da, Irlanda osoko irlandera hiztun gehien dituen udalerririk handiena baita. Bertan dauka egoitza nagusia Raidió na Gaeltachta irrati kateak. Halaber, udalerri honek musika herrikoiari dagokionez giro bikaina du, Clannad eta Altan musika taldeak nahiz Enya abeslari ezaguna ere bertakoak direlarik. 2003tik, gaelerazko izena da ofizial bakarra.