Garapen Jasangarrirako 6. Helburua (GJH 6) uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzean datza. Zoritxarrez, nahiz eta XXI. mendean egon, munduko bazter guztietako biztanleek ez dute ura lortzeko aukera berdina, uraren kalitateari buruz hitz egiten dugunean. Horretarako, 2015ean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 17 helburu onartu eta abian jarri zituen, horien artean ur garbia eta saneamendua, urak izaki bizidunen biziraupenean duen garrantzia eztabaidaezina baita.
Beraz, helburu hau lortzeko asmoz, OMEk lortu beharreko zenbait muga ezarri ditu:
- Edateko uraren eskuragarritasun unibertsala eta bidezkoa lortzea, guztiontzako prezio eskuragarri batean.
- Guztientzako saneamendu- eta higiene-zerbitzu egokiak lortzea, aire zabaleko sabel-husteei amaiera emateko.
- Uraren kalitatea hobetzea, kutsadura murriztuz, produktu kimikoen eta material arriskutsuen isurketa murriztuz eta mundu osoan birziklatzea eta berrerabiltzea nabarmen areagotuz, arriskurik gabe.
- Ur-baliabideen erabilera eraginkorra nabarmen handitzea sektore guztietan, eta ur gezaren erauzketaren eta horniduraren jasangarritasuna bermatzea, ur-eskasiari aurre egiteko.
- Ur-baliabideen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan.
- Urarekin lotutako ekosistemak babestea eta berrezartzea; basoak, mendiak, lakuak, etab. barne. Baita ere, nazioarteko lankidetza eta garapen bidean dauden herrialdeei emandako laguntza zabaltzea.[1]
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
:3
izeneko erreferentziarako