Garapen Jasangarrirako Helburuak Nazio Batuen Erakundeko herrialde partaide guztiek 2015. urtean adostu eta zerrenda batean jaso zituzten jomugak dira, hauek 2030erako betetzeko asmoarekin. 17 helburu desberdinek (nahiz eta aurrerago horiei 18. bat gehitu izan zaien) osatzen dute zerrenda hori, eta hauekin lortu nahi dena da beste ekintza askoren artean pobrezia desagerraraztea, jasangarritasuna sustatzea eta azken finean, gure planetarentzat etorkizun oparoa bermatzea.[1]
Etengabe aldatzen ari den mundu batean bizi garela begi bistako errealitate bat da. Nahiz eta askotan egia den aldaketa hauek onurak besterik ez dizkigutela ekartzen, hauek, planetaren egoera geroz eta arrisku handiagoan eta nabarmenagoan jartzen ari dira. Hori dela eta, erronka berri hauekiko erantzunek erakunde eta erresuma desberdinen arteko kooperazioa eta talde-lana exijitzen dute.[2]
Garapen Jasangarrirako 9. helburua honako hau da: Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza sustatzea.[1]