Garlic Gazte (ガーリックJr, Gārikku Jr) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Kolore argikoa, Lurra konkistatu nahi izan zuen bere aita mendekatzeko. Garlic Gazteren aita Kami-samarekin lehiatu zen ahalguztidunaren postua lortzeko. Etsai indartsuei aurre egiteko bere tamaina handituta dezake, indarra gehituz.
Mendekua gauzatzeko bere lehen saiakera Garlic Gazteren infernua pelikulan egin zuen eta Dragoi Bolei esker betiereko bizia lortu zuen. Garlic Gazte da desio hau betetzea lortu duen pertsonaia bakarra, gogoan izan behar baita Vegeta, Nappa eta Freezerek ere desio hau izan dutela seriearen uneren batean.
Kami-sama garaitzea lortu zuen eta Lurraren jabe egitea zen bere asmoa, baina Goku, Krilin eta Satan Txikik gelditu zuten. Garlic Gaztek berak Heriotzaren Zuloa sortu zuen bere etsaiak bertan betiko sartzeko baina Gohanek haserrealdi batean egindako erasoaren ondorioz bere tranpan erori zen.
Baina zoritxarrez ez zen amaitu hemen bere mehatxua. 5000 mila urtean behin bere mundua Lurrarengana gerturatzen zela baliatuta beste lau gerlarirekin itzultzea lortu zuen: Spice, Vinegar, Mustard eta Salt. Kami-sama eta Popo botila txiki banatan harrapatu zituen eta mundu guztian zehar lanbro ilun bat zabaldu zuen. lanbro hau arnasten duen pertsona oro deabru bilakatzen da eta hogeita lau ordu baino lehen ez bada antidotoa hartzen, betiko deabru bilakatuta geratuko dira. Satan Txiki, Krilin etga Gohanek aurre egin zien ordea, eta deabrua berriz ere Heriotzaren Zuloan sartzea lortu zuten.
Pelikulan eta serien azaltzen den Z Gerlarien etsai bakarra da eta gainera sekula ez da hiltzen, betiereko bizia baittu Dragoi Bolei esker. Gainera berau da Son Gokuren laguntza gabe garaitzen den etsai bakarra, seriean agertzen denean Goku ez baitago Lurrean.