Garoa (eleberria) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Domingo Agirre |
Argitaratze-data | 1907 |
Izenburua | Garoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kostunbrismoa |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Garoa Txomin Agirrek idatzitako eleberria da. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian kapituluka argitaratu zen lehen aldiz, 1907tik 1912rako aleetan, azken lau kapituluak argitaratu gabe utzita. Kresala bezala, hau ere Durangon inprimatu zen, 1912. urtean. Bizkaiko euskaran jarritako Kresalan, itsasoko bizimodua erakusten zaigu; Garoa, berriz, gipuzkeraz idatzi zuen Agirrek, eta nekazaritza munduan girotu.
Eleberrian, ikuspegi soil ohiturazaletik, Oñatiko baserritarrak ageri dira euskal bizimoduaren eredutzat. Joanes, baserritar familia bateko burua, agertzen zaigu euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri. Kaletar erdaldun eta kanpotarrak, ostera, eleberriko pertsonaia gaiztoak dira.