Garth Hudson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eric Garth Hudson |
Jaiotza | Windsor, 1937ko abuztuaren 2a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Woodstock, 2025eko urtarrilaren 21a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Medway High School (Arva, Ontario) (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, saxofoi-jotzailea, estudioko musikaria, instrumentista eta musikaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | The Band (en) |
Genero artistikoa | rock-and-rolla jazza herri-kanta countrya roots rock (en) |
Musika instrumentua | electronic keyboard (en) saxofoia akordeoia |
Diskoetxea | Capitol Records |
Eric Garth Hudson (Windsor, Ontario, 1937ko abuztuaren 2a – Woodstock, New York, 2025eko urtarrilaren 21a) kanadar musikaria izan zen, The Band taldeko kidea.
Gurasoak musikariak ziren eta Garthek txikitatik jaso zituen piano eskolak eta organoa jo zuen elizan. Teoria musikala, harmonia eta kontrapuntua ere ikasi zituen. Western Ontarioko Unibertsitatean hasi zen musika ikasten, baina handik urtebetera ikasketak utzi zituen.
1956an The Silhuettes taldean hasi zen musika jotzen. 1961ean The Band taldea sortu zuen Levon Helm, Robbie Robertson, Rick Danko eta Richard Manuelekin batera. Hudson taldeko teklatu-jotzailea izan zen, Lowry organoa eta batzuetan saxofoia jotzeaz gain. Taldearen soinu bereizgarriaren egile nagusia izan zen, eta rockaren organo-jotzailerik distiratsuentzat jo zuten. 1965ean Bob Dylan ezagutu zuten eta biran lagundu zioten.
The Band taldea desegin ondoren, Hudsonek estudioko musikari gisa lan egin zuen, baita bakarka ere.[1]