Garuntxo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | metencephalon (en) |
Konponenteak | Neurona glia cerebellar vermis (en) |
Hona drenatzen du | superior cerebellar veins (en) inferior cerebellar veins (en) |
Arteria | superior cerebellar artery (en) anterior inferior cerebellar artery (en) posterior inferior cerebellar artery (en) |
Zaina | superior cerebellar veins (en) inferior cerebellar veins (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | cerebellum |
MeSH | A08.186.211.132.810.428.200 |
TA | A14.1.07.001 |
FMA | 67944 |
Terminologia anatomikoa |
Garuntxoa edo zerebeloa nerbio-sistema zentraleko entzefaloan dagoen organoa da, garunaren atzealdean, azpialdean eta bizkarrezur-erraboilaren gainean. Bere funtzio nagusia gorputzaren oreka mantentzea da, mugimenduak koordinatuz. Halaber, gorputzaren jarrera eta muskuluen mugimenduak kontrolatzen ditu.
Garuntxoak, garunaren antzera, bi hemisferio ditu, bermis izeneko egitura baten bitartez lotuak. Garunaren antzera ere, gai grisa gainaldean dago eta zuria barnealdean; kanpoko gai grisak garuntxoaren kortexa osatzen du.
Nerbio-zuntzezko bala askok lotzen dute garuntxoa entzefaloaren beste egitura batzuekin, eta bizkarrezur-muinarekin ere.
Garuntxoaren zeregin garrantzitsuena gorputzaren mugimenduen koordinazioan datza (nahitako mugimenduak zein erreflexuak). Oreka ere kontrolatzen du. Horretarako guztirako garun-azalaren alde motorrarekin lotura estua izaten du.
Zerebeloaren lesioek ez dute paralisi eragiten, baina orekaren galera eta mugimendu zehatzak egiteko ezintasuna dakartzate.