Gas Natural Likidotua edo GNL (ingelesez liquefied natural gas LNG), likido egoeran dagoen gas naturala da (metanoa CH4 batez ere). Gas natural likidotuak ohiko gas naturalaren bolumenaren seiehunen bat hartzen du. Usain gabekoa, kolorerik gabekoa, ez-erregarria eta ez da toxikoa. Energia iturri arriskutsua da, sutzeko duen arriskuagatik, bestelako arriskuen artean izoztea eta itodura arriskua daude.