Gaskoia | |
---|---|
gascon | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Frantzia Espainia Euskal Herria |
Hiztunak | 250.000 inguru |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Aranera ( Katalunian) |
Eskualdea | Gaskoinia, BAB eta Xarnegu Herria (Euskal Herria), Arango harana (Katalunia) |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak okzitaniera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | gsc |
Glottolog | gasc1240 |
Linguasphere | 51-AAA-fa |
Linguist List | oci-gsc |
UNESCO | 352 |
IETF | oc-gascon |
Endangered Languages Project | 8631 |
Gaskoia[1] okzitanieraren dialekto bat da,[2] Gaskoiniako lurraldean hitz egiten dena, hau da, Frantziako hego-mendebaldeko bederatzi departamendutan eta Kataluniako Aran eskualdean. Ipar-ekialderantz Garona ibaiak nolabaiteko muga ezartzen du eta Pirinioek eta Euskal Herriak egiten dute muga hegoaldean[3]. Frantzian ez da hizkuntza ofiziala; alta, Kataluniako Erkidego Autonomo osoan hizkuntza ofiziala da[4].
Azkenaldi honetan, haren erabilera guztiz murriztu da XIX. mendean bi milioi hiztun zirela uste da[3], baina egun 250.000 hiztun inguru ditu[5].