Gaslight 1944ko George Cukor estatubatuarrak zuzendutako thriller psikologiko film bat da. 1940ko izen bereko film britainiarraren berregokitzapena da, eta hau aldi berean Patrick Hamilton idazlearen 1938ko Gas Light antzezlanean oinarritzen da. Ingrid Bergman, Charles Boyer, Joseph Cotten eta Angela Lansbury aktoreek antzeztu zuten.
1944ko Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, eta hauetatik bi irabazi zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Ingrid Bergman) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria.
Filmaren izenburua esamolde bihurtu zen, "gaslighting", filmeko protagonistak jasaten duen manipulazio psikologiko mota izendatzeko, bai hizkera arruntean eta baita psikologiako eskuliburuetan ere.[1]