Gatzaga (beroketa artifiziala)

Schwäbisch Hall, Alemania: erakustaldian gatzuna lurruntzen.
Leintz-Gatzagako dorla modernoak, gatzaren museoan erabiltzeko eginak.
Erromatarren garaiko briquetage zeramikak, gatzuna irakiteko.
Shenhai gatzaga, Txinan.

Beroketa artifizialeko gatzagak izan dira historikoki munduko gatzagen artean, eta Euskal Herrian ere, ur gazitik gatza lortzeko lurruntze prozesuan sua erabili dutenak. Gatzuna ontzietara isuri eta sutan jarri izan da irakiteko, eta ura lurruntzean, geratzen dena gatza da. Klima ez bero eta ez bereziki eguzkitsuetako gatzagetako metodoa da hau. Aldiz, klimak eta eguzkiak ahalbidetzen badu, putzu edo aintzietan ura utzita egin daitezke eguzki lurrunketako gatzagak.[1] Euskal Herrian bi motetakoak egon dira, uren banalerroaren ipar eta hegoaldera.

  1. Angulo, Eduardo. (2022-02-01). «Gatz arrunta» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne