Gaua Mendi Gorrian | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1867 |
Jatorrizko herrialdea | Errusiako Inperioa |
Honen izena darama | Lysá hora (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | programa-musika eta poema sinfonikoa |
Tonoa | re minor |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Modest Musorgski |
![]() ![]() ![]() |
Gaua Mendi Gorrian (errusieraz Ivanova noch' na Lisoy gore, "San Joan Gaua Mendi Gorrian") Modest Musorgski errusiar konposatzailearen olerki sinfoniko bat da. Musikalan hau jatorriz Nikolai Gogol idazlearen ipuin batean oinarritua dago, bertan baserritar edo nekazari batek San Joan gauez Kiev hiritik hurbil dagoen Mendi Gorrian akelarre bat ikusten du (Walpurgis gauaren parekidea). Berritzailea izateaz gain, musikalanak osaketa bihurria du, eta bertsio ugari ezagutu ditu.
Músorgskik musikalaren hasiera berak idatzitako oharrak ipini zuen, hauek hasiera batetik aurrera musikalanaren fantasiazko giroa hobekiago ulertzen lagundu zutelarik:
Musorgskiren heriotzaren ondoren, haren lagun eta adiskidea zen Nikolai Rimski-Korsakovek musikalan bikain, koloretsu eta indartsu hau orkestratu eta moldatu zuen, ondorioz kontsertu eta musika emanaldi askotan ospetsu bilakatu delarik.