Gavrilo Princip | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Obljaj (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Sarajevo |
Heriotza | Theresienstadt Small Fortress (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Vidovdan Heroes chapel (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Familia | ikusi
|
Leinua | Q31182974 ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | First Belgrade Gymnasium (en) ![]() |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea |
Lantokia(k) | Sarajevo |
Kidetza | Bosnia Gaztea |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa |
![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Gavrilo Princip (serbieraz: Гаврило Принцип, /ɡǎʋrilo prǐntsip/ ahoskatua; Obljaj, Bosnia-Herzegovina, Austria-Hungariako Inperioa, 1894ko uztailaren 25a - Terezín, Bohemia, Austria-Hungariako Inperioa, 1918ko apirilaren 28a) serbobosniar abertzalea izan zen, 1914ko ekainaren 28an, Sarajevon egindako atentatu batean, Franz Ferdinand Austriakoa eta haren emazte Sophie Chotek hil zituena.
Bosnia Gaztea (bosnieraz: Mlada Bosna; alfabeto zirilikoan: Млада Босна) taldeko kidea zen. Franz Ferdinanden hilketari erantzunez, Austria-Hungariako Inperioak Serbiaren aurkako gerra ekintzak hasi zituen, Lehen Mundu Gerraren eragile nagusietakoak izan zirenak. Princip Terezingo espetxean hil zen, tuberkulosiak jota.
Gavrilo Princip pertsonaia eztabaidatua da. Jugoslaviar zein serbiar historiografiaren iritziz, askatasunaren aldeko borrokaren heroia izan zen; bosniarren arabera, serbiar nazionalista eta, beste batzuen iritziz, historiako gerra odoltsuenetako bat eragin zuen terrorista[1][2].