Generoaren soziologia

Soziologia
Aspektu orokorrak
Alorrak edo gertuko alorrak
Kategoriak eta zerrendak
Generoaren soziologiaren egiteko nagusi bat sexuari loturiko aurreiritziak gainditzea izan da. Irudian, emakumea Texaseko (AEB) lantegi batean (1940).

Generoaren soziologia generoen edo sexuen arteko hartu-emanak aztertzen dituen soziologiaren arloa da.

Arlo hau 1950eko hamarkadatik aurrera, batez ere, garatu zen mundu akademikoan. Gizontasunaren eta emakumetasunaren kontzepzioak aztertzeari ekin zioten orduan, sexu kategoria biologikoaren ordez, genero kategoria soziala erabiliz. Genero kontzeptua erabili zuen lehena Money izan zen, 1955ean:

« Genero errolaren terminoa ondokoa azaltzeko erabiltzen da: norbanakoak bere gizon nahiz mutil edo emakume nahiz neska estatusekin, hurrenez hurren, lotzen dituen gauza guztiak. Horren barruan, baina ez soilik, sexualitatea sartzen da, erotismoaren zentzuan ulertuta. »

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne