Genesis espazio zundaren helburua Eguzki haizearen eredu bat hartzea eta horren ostean Lurrera bueltatzea zen. Azken hau egiterakoan, Ilargiaren orbitak baino urrunago dagoen eremutik bueltatzen zen lehenengoa zunda bihurtuko zen. 2001eko abuztuaren 8an 16:13an "Cape Canaveral"etik jaurti zuten NASAkoek zunda espaziala. Zunda espaziala 2004ko otsailean ailegatu zen bere helmugara eta 2004ko apirilaren 1ean kolektorea kanporatu zuen. Nahi zutena lortutakoan, bueltako bidea besterik ez zitzaien geratzen misioa baliagarritzat hartzeko.