Genetikoki eraldatutako organismo

Genetikoki eraldatutako "arrosa urdina", 2009an Japonian Suntory Flowers-ek aurkeztua

Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO)[1] ingeniaritza genetikoko[2][3] teknikak erabiliz material genetikoa eraldatu zaion biziduna da. Definizio estatubatuarrek, aldiz, hautespen artifizial[4] bidez egindako eraldaketak izan dituzten organismoak ere sartzen dituzte. Ingenieritza genetikoak organismoak transgenesiaren edo cisgenesiaren bidez eraldatzea ahalbidetzen du, genoman gene baten edo gehiagoren intsertzioaren bidez. GEOen artean, mikroorganismoak, landareak, intsektuak, arrainak eta beste animalia batzuk daude. Organismo horiek janari transgenikoen iturri dira, eta elikagaiez gain, ikerketa zientifiko ugaritan erabil daitezke beste ondasun asko ekoizteko. GEO sigla estuki lotuta dago «organismo bizidun eraldatu» termino tekniko legalarekin. Definizioa Cartagenako Protokoloan sortu zen, eta honakoa da: bioteknologia modernoen bidez lortu den eta material genetikoen konbinazioa daukan edozein bizidun. Gainera, tresna horrek GEO bizien nazioarteko salerosketa erregulatzen du.

  1. Jitez Aldatu(tako) Organismoa izena eta JAO akronimoa Ipar Euskal Herrian erabiltzen dira. Ikus, adibidez, Alda! blogean [1], Berrian [2] edo EHLGren [3] webgunean. Herri batzuetako sarreretan, badira sigla hori darabilten panelak, horrelako organismoak sortzearen aurka.
  2. «glossaire OGM définitions» web.archive.org 2013-09-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  3. (Frantsesez) «EUR-Lex - 32001L0018 - FR» Journal officiel n° L 106 du 17/04/2001 p. 0001 - 0039; (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  4. «Biotechnology Glossary» web.archive.org 2010-04-09 (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne