Gentleman's Agreement (euskaraz: «Jaunaren Adostasunaz») 1947ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Laura Z. Hobson idazlearen Gentleman's Agreement eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Dorothy McGuire, John Garfield, Celeste Holm, June Havoc eta Anne Revere aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zortzi izendapen bereganatu zituen eta hiru irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria (20th Century Fox, Darryl F. Zanuck, ekoizlea), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Celeste Holm) eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Elia Kazan).
Urte honetan bertan, Crossfire (Su Gurutzatua) filmarekin zeukan antzekotasun handi zela eta, polemika ere egon zen, hartan antisemitismoa homofobiaz ordezkatu zen.