Geofisika

Geofisika Lurraren propietate fisikoak eta lurzoruko prozesuak aztertzen dituen zientzia naturala da. Geofisika terminoak, normalean, lurra solidoari egiten dio erreferentzia: lurraren forma, grabitatea, eremu elektromagnetikoa, barne egitura eta konposizioa. Plaken Tektonikaren bidez, lurraren dinamika eta gainazaleko adierazpena azaldu ahal da, magmatismoa eta arroka sorkuntzarekin batera. Hala ere, geofisika modernoak definizio zabalagoa erabiltzen du, uraren zikloa barne hartzen duena, baita fluidoen dinamika ozeanotan eta atmosferatan, elektrizitatea eta magnetismoa ionosferan, besteak beste.[1][2][3][4][5][6]

Itsas hondoaren aroa erakusten duen irudia. Irudiko informazio gehiena anomalia magnetikoetatik dator.

Geofisika XIX. mendean disziplinatzat onartu zen, baina Antzinaroan du jatorria. Hainbat gailu ikus ditzakegu historian zehar lurraren fisika alorra ikasteko: lehen konpas magnetikoak magnetitaz egiten ziren. Garrantzi handia eduki zuten konpas magnetiko modernoek itsas nabigazioan eta, bestaldetik, lehen tresna sismikoa 132. urtean eraiki zen. Beste gailu batzuk eraiki ziren lurraren itxura, dentsitatea, eremu magnetikoa eta uraren zikloa begiztatzeko. XX. mendean geofisika garatu zen. Horren ondorioz, Lurra solidoa eta ozeanoak esploratzeko gaitasuna hedatu zen; ere plaken tektonikan garrantzia izan zuen.[1][2][3][4][5][6]

Geofisika gizarte-beharretan erabili ahal da, adibidez: mineral-baliabideak ateratzeko, natura-arriskuak arintzeko eta ingurumena babesteko. Datu geofisikoak baliatu daitezke mineral metakinak, lurpeko urak eta glaziarrak, erlikia-arkeologikoak eta lurzoruaren lodiera aztertzeko.[1][2][3][4][5][6]

Geofisika diziplinartekotasun handiko gaia da. Gainera, geofisikariak lurreko zientzien arlo guztietan aritzen dira, baita planeten zientzian ere.[1][2][3][4][5][6]

  1. a b c d Sheriff, Robert E.. (1999). Encyclopedic dictionary of exploration geophysics. (3. ed., reprint. argitaraldia) Society of Exploration Geophysicists ISBN 978-1-56080-018-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  2. a b c d (Alemanez) DSM-J. «About IUGG» IUGG (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  3. a b c d (Ingelesez) «About AGU» AGU (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  4. a b c d Whipple, F. J. W.. (1930-04). «Lehrbuch der Geophysik. By Dr. B. Gutenberg, with the co‐operation of E. A. Ansel, Freiburg, i. Br., j. Bartels, Eberswalde, H. Benndorf, Graz, A. Born, Berlin, F. Linke, Frankfurt a. M., A. Sieberg, Jena, A. Wegener, Graz, L. Weickmann, Leipzig. Berlin (Gebruder Borntraeger), 1926‐29. 8vo. Pp. XXII + 999. Bound 80 RM» Quarterly Journal of the Royal Meteorological Society 56 (234): 200–203.  doi:10.1002/qj.49705623414. ISSN 0035-9009. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  5. a b c d D. D.. (1970-03). «S. K. Runcorn (Editor in chief) 1967. International Dictionary of Geophysics. Vol. 1: Absolute Time Data from Palaeontology to Jet Stream, p. xi + 784 figs. Vol. 2: Katabutic Wind to Zöppritz-Turner Tables and Index, p. xi + 785–1728. 2 maps in separate hardbound folder. Pergamon Press, Oxford, London, Edinburgh, New York, Toronto, Sydney, Paris, Braunschweig. Price £45 the set.» Geological Magazine 107 (2): 169–171.  doi:10.1017/s0016756800055540. ISSN 0016-7568. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  6. a b c d Bedford, R.E.. (1970). «6. Blackbodies as Absolute Radiation Standards» Advances in Geophysics (Elsevier): 165–202. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne