Geoide

Geoidea (grekeraz γεια (ahoskatuta geia), ‘lurra’, eta ειδος (ahoskatuta eidos) ‘forma’ edo ‘itxura’ eta beraz, ‘lurraren forma’ esan nahi du) lurraren forma sinplea duen eredu bat da. Geodesian, Lur planeta praktikoki irudikatzeko erabiltzen den elipsoidea, ozeanoen batez besteko altitude-maila hartuz eta maila hau kontinenteen azalaren azpitik zabalduz eratzen dena.[1]

Geoidea itsasoaren bataz besteko maila irudikatzen duen maila-azalera bat da, kontinenteen azpitik luzatzen dena eta Lurra bere osotasunean estaltzen duena. Geoidea eredu fisiko bat da, Lurraren benetako forma irudikatu nahi duena, potentzial konstanteko grabitate-eremuaren azalera gisa kalkulatuta, eta lurraren goratzea zehazteko erreferentzia gisa erabiltzen da.[2]

Lur planeta bera geoidea dela esaten da; esfera kamutsa da, hau da, ez da erabat biribila, esfera-formakoa baizik eta poloetan pixka bat zapala da. Zapala denez gero, Lurraren diametroa handiagoa da gerrialdean, ekuatorea deiturikoan, poloetan baino.

Geoidea lurrazalarekin alderatuta. 1. Ozeanoa — 2. Elipsoidea — 3. lekuko deformazioa — 4. Kontinentea — 5. Geoidea

"Geografian, geoidea Lurraren grabitate-eremuaren gainazal ekipotentziala edo laua da. Imajinatu ozeanoak grabitatearen eraginez soilik finka daitezkeela, eta ez dituztela eragingo ez mareen indarrek ez fenomeno atmosferikoek. Pentsa ezazu, halaber, tunelek ozeanoak lotzen dituztela, ura beren artean askatasunez mugitzeko moduan. Ondoriozko azalera geoidearen irudikapen bat da. Geoidea itsasoaren bataz besteko mailaren (MSL) berdina da gutxi gorabehera, eta, oro har, tokiko itsasoaren batez besteko mailaren desberdina da metro batean gutxi gorabehera. Forma konplexua da."[3]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) Geoide Gravimétrico Mexicano. .
  3. «Geoide—ArcGIS Pro | Documentación» pro.arcgis.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne