George Emil Palade (ˈd͡ʒe̯ord͡ʒe eˈmil paˈlade ahoskatua; Iași, Errumania, 1912ko azaroaren 19a - Del Mar, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2008ko urriaren 8a) medikua eta biologoa izan zen. Jatorriz errumaniarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. 1935etik 1945era, anatomia-irakaslea izan zen Bukaresteko Unibertsitatean. 1946an, Estatu Batuetara joan zen, eta biologia-irakaslea izan zen Rockefeller (1956) eta Yale unibertsitateetan (1973). Biologiako ikerketa asko egin zituen. Erribosomak aurkitu zituen. 1974an, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Albert Clauderekin eta Christian de Duverekin batera.