George Frost Kernan (Milwaukee, Michigan, 1904ko otsailaren 16a - Princeton, New Jersey, 2005eko martxoaren 17a) estatubatuar diplomazialari eta historialaria izan zen.
Sobietar Batasunaren hedapenari eusteko politikaren defendatzailea izan zen Gerra Hotzean. 1940ko hamarkadaren amaieran, bere idazkiek Truman doktrina eta Sobietar Batasunari eusteko Estatu Batuetako kanpo-politika inspiratu zituzten. Bere iritziz, sobietar erregimena hedatzailea zen eta Estatu Batuentzat berebiziko garrantzia zuten eremuetan gelditu behar zuen. Kenanek paper garrantzitsua izan zuen Gerra Hotzeko programen sorkuntzan, bereziki Marshall Planean.
Hala ere, 1948tik aurrera politika bera kritikatzen hasi zen. 1950ean Estatu Departamentua utzi eta Moskun enbaxadore izan zen, eta gero Jugoslavian. Ondoren, bizitza akademikoan aritu zen.